XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nun dago on-gaitzak ez dituen bidea? Hor dago, ba.

K.- A. Santi, Batua? Bizkaiera? O.- Ona beste itaun bat askotan egiña Batuaren kezka biziro dabil euskaldunen artean; egin dan euskera batu hau ez da geienek ondo ikusia.

Zelan dakizu hau? Kartaz eta alkar-hizketaz eundaka etorri jataz zorionka.

Zergaitik zorion horrek? Illa batzuk dirala telebistan euki genduan mai-ingurukoa dala-ta, ain zuzen.

Ni ei nintzan an batuaren aldeko bakarra: bakotxak berea lenengo eta besteena gero.

Hor batua, herriak egiña, ez goitik behera naitaez eragiña: zuk zeure hizkelgia ondo ta sustraiz ba-dakizu, besteetaz be laster jabetuko zara.

Bizkaitarrak lenengo bizkaieraz, eta gero polito-polito baturantza.

K.- Euskera ikasten inoiz baino lagun gehiago, eta hitzegileak urrituaz ete doaz?.

E.- Zurrumurruak diranez, ba da horrelako zerbait.

Euskeraz erdi ikasi dabenak ba dira bazterretan.

Eta batzuk, artez edo traketsago, euskeraz egiteko gertu egoten dira.

Euskaldun zaharrek, zelanbait esan, euskera jakin ba dakie, beti euskeraz egiten ete dabe, ete dogu? Ez da errez, erdal menpe dogun gizarte honetan.

Beste egoerea be, hor dago: mutiko ta neskato euskaldunek be ikastoladun edo ikastolabako kalean behintzat, gaztelaniaz errezago edo ugariago egiten dabela, askorengandik entzuten dogu.

K.- Eta etorkizunaz? E.- Ez dogu igarlerik gure aldian eta inguru, Testamentu zaharrean ugari samar azaltzen ziran arren.

O.- Ez dakit. Aurtengo udabarri ta udaren antzera.

Negu ederraren ostean, uste zanez, udaldi bikaiña izango genduan, baiño ez da horrela jazo.

Urteetako ekaitz biurri neketsuaren ondoren, eguraldi gozotsua itxaroten, baina ez da hori gertatu.

Erdezkako buru-jabetza lortu zalarik, uste zan hizkuntzaren loraldia be goza-azoko genduala; ez da olan izan.

Euzko Jaurlaritzak lan ikaragarria burutu dau azken urteotan herriak atondu ta edertzen: premiñaz egozan eta ondo egiña.